San Pedro zelaia altsasuarren zain

Guaixe 2014ko ekainaren 28a

Altsasuarrak, atzera ere, San Pedro ermitaren inguruan elkartuko dira domekan. Udaletik hainbat ohar zabaldu dituzte. Batetik, 10:30erako zelairako bidea itxita egonen dela eta autoz joan nahi duenak Urdiaindik abiatu beharko duela. Ordu horretatik aurrera autoak udal igerilekuetan eta aldameneko futbol zelaian aparkatzeko aukera izanen da.

Ingurumena zaintzeko dei bereizia egin du udalak, guztia joaterakoan bezain garbi uzteko eta behar bezala babesteko. Horregatik, zelaian barna jarritako edukiontziak eta kontainerrak erabiltzeko deia egin du. Altsasuko Udalak suak partekatzeko deia egin du. Aldi berean, suak zuhaitz txikien ondoan ez egiteko eskatu du. Edalontzi birziklatuak erabiliko dira zelaian jarritako barraketan eta komunak ere jarriko ditu udalak.

Egitaraua
10:00etan Udalbatza, txistulariekin batera, San Pedro zelaira abiatuko da.
10:45ean Auzatea eta zortzikoa.
14:30ean Bazkariak.
17:00etan Udalbatzaren agurra zelaian barrena. Puruen banaketa. Alkateak zortzikoa zabalduko du.
20:00etan 1:00etara Dantzaldia Gaubela taldearekin.