Sociedad Deportiva Alsasua-Altsasuko Kirol Elkarteak bere bazkideak ohiko batzar orokorrera deitu ditu gaur, garagarrilaren 27an, ostiralean, 18:45ean Altsasuko Gure Etxeko erakusketako gelan.
Ondoko gai-zerrenda dute aztergai: aurreko batzarraren akta irakurri eta onartzea, kontuak irakurri eta onartzea, kirol ekonomiaren balantzea; egitaraua, kideen kuota eta aurrekontuak onartzea eta galde eskaerak.