Ospa! mugimenduak “herriak jasaten dituen neurrigabeko isun politikoei aurre egiteko” deialdia egin du gaurko, hileko aurreneko ostiralero egiten duen moduan. Ospa! mugimendutik jakinarazi dutenez, azken hiru urteetan 21.000 euroko balioa duten isunak jaso dituzte altsasuarrek, “krisi garaian jarritako isun ekonomikoa herri mobilizazioak zigortu, isilarazi eta desmobilizatzeko”. Gaurkoa hirugarren deialdia da eta 20:00etarako plazan mobilizazioa deitu dute. Ondoren, isunak ordaintzeko dirua ateratzeko, 21:30ean herri afaria izanen da.