Altsasuko zaletu talde batek antolatu du estreinakoz auto klasikoen topaketa. 10:00etan elkartuko dituzte autoak Zumalakarregi plazan. Topaketako parte-hartzaileek auzatea izanen dute 11:30ean. 25 urte baino gehiago dituzten autoak 14:00ak arte izanen dira ikusgai. Hura despeditu ondoren, Urbasako kanpinerantz joko dute, 14:30ean bazkaria baitute.