Waterpoloa Altsasun

Guaixe 2014ko uztailaren 8a

Waterpoloa.
Garilaren 15ean, 17:00etan, Dantzalekuko igerilekuetan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Altsasuko Udalak waterpolo jardunaldia antolatu dute garilaren 15erako, 17:00etan, Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan.

Kimuek (2004, 2005), haurrek (2002, 2003) eta kadete-jubenilek (1997-2001) hartu ahalko dute parte waterpolo jardunaldian. Horretarako izena eman beharko dute, garilaren 11 baino lehen, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com). Izena ematen dutenen kopuruaren arabera autobusa antolatuko da.

Waterpolo jardunaldian, herri desberdinetako eta adin desberdinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortuz. Eta waterpoloarekin disfrutatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua.