Ulaiarko iguraiaren eguna

Guaixe 2014ko uztailaren 11

Domekan ospatuko da Erkudengo Amaren eguna, kantuak dioen moduan ermita txiki batean altsasuarrek duten igurai ona. Hilaren 2an ekarri zuten Ama Birjinaren irudia ermitatik elizara eta 20:00etako mezan bederatziurrena egin dute. Hura despedituta, domekan, altsasuarrek irudia aldean dutela ermitarantz abiatuko dira, 9:30 aldera. Dermioetan barna bidea egin ondoren, 11:00etan meza izanen da ermitan. Hura despedituta, Ama Birjina Erkudengoa abestia kantatuko da.

Urtero moduan, udalak ardoa banatuko du eta ermita inguruan gosaldu eginen dute altsasuarrek. Sasoia berreskuratuta, edo tripazuloa berdinduta, zortziko, jota eta porrusalden txanda izanen da. Lagun talde bat baino gehiago bazkaltzera bilduko da gero.