Urrezko oilartxoa Zelaiaren paparrean

Guaixe 2014ko uztailaren 11

Atzo eguerdian jaso zuen Enrike Zelaiak Napardi elkarteak urtero ematen duen saria, Gallico de Oro. Akordeoilari altsasuarrak ekitaldian hitza hartu zuen esateko jendea beraz ahaztua zegoela. “Baina sari honek erakutsi dit oraindik jende askoren bihotzean eta buruan bizirik nagoela”. Sariak berpiztu zuela aitortu zuen eta txantxa artean esan zuen ibili gabe utzi zituen beste mundu erdiko eszenatokiak ibiltzeko gogoa zuela.