Waterpolo jardunaldia atzeratu dute

Guaixe 2014ko uztailaren 14a

Uztailaren 22an burutuko da, 17:00etan, Dantzalekuko igerilekuetan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Altsasuko Udalak bihar Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan antolatutako waterpolo jardunaldia aste betez atzeratzea erabaki dute. “Hurrengo asteartean burutuko da, uztailaren 22an, uraren tenperatuta hobeto izanen delakoan eta eguraldia ere bai” adierazi du Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak.

Horrela, hurrengo astean, garilaren 22an, 17:00etan, burutuko da waterpolo jardunaldia, Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan.

Kimuek (2004, 2005), haurrek (2002, 2003) eta kadete-jubenilek (1997-2001) hartu ahalko dute parte waterpolo jardunaldian. Horretarako izena eman beharko da Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com). Izena ematen dutenen kopuruaren arabera autobusa antolatuko da.

Waterpolo jardunaldian, herri desberdinetako eta adin desberdinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortuz. Eta waterpoloarekin disfrutatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua.