Makina bat altsasuar elkartu ziren atzo Erkudengo Amaren erromerian. Bederatziurrena eta gero elizatik ermitara bitarteko 3,5 km-ak bueltan egin zituen Ama Birjinaren irudiak, hainbat fededunek bizkar gainean eramanda. Elizkizuna eta gero bere omenezko kantua abestu zuten altsasuarrek. Gosaldu ondoren, dantzarako tartea ere izan zen, jotak eta zortzikoak dantzatuz. Beste behin ere, bisitariek Belen Rubiok ermitaren zainketan egindako lana goraipatu zuten.