Triatloi festa ederra hartu zuen igandean Gasteizek. Gasteizko Triatloia jokatu zen, bi modalitateetan: iron distantzian (3,8 km igerian, 80 km txirrindulan eta 42 km korrikan), eta half distantzian, laburragoan. Guztira 1.600 triatleta baino gehiago lehiatu ziren bi probatanIron proba luze eta gogorrean Alejandro Santamaria (8:28:58) eta Brooke Brown (9:51:01) nagusitu ziren.
Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumea Motino altsasuarra iron proban lehiatu zen. Proba luze, gogor eta izugarria osatzeko 10 ordu eta 40 minutu pasa behar izan zituen (10:40:59) eta bere kategoriako, 35-39 urte arteko 64.a izan zen. Zorionak altsasuarrari egindkao lan gogorrarengatik.
Bestalde, Pasai Donibaneko I. Triatloian (750 m igerian, 20km bizikletan eta 5 km korrikan) Aitor Egillaga (1:08:54) eta Renee Romlin (1:16:24) gailendu ziren. Sakana Triatloi Taldeko Carlos Manero 106.a izan zen (1:30:30).