Sozialistek idazkari berria dute

Guaixe 2014ko uztailaren 17a

Hilaren 26 eta 27ko ez-ohiko kongresuak Pedro Sanchez idazkari nagusi karguan berretsiko du. Altsasun Perez Tapias izan zen babestuena.

Alderdi sozialistako militanteek Pedro Sanchez aukeratu dute alderdiko idazkari nagusi kargurako. %65,8ko parte hartzearekin, Sanchezek bozen %48,69a jaso zuen eta berak arduratu beharko du berritzeaz. Beste bi hautagaiei dagokienez, Eduardo Madina militanteen %36,19k babestu zuten eta Jose Antonio Perez Tapias, berriz, %15,12k.

Nafarroan parte hartzea %73koa izan zen (1.225 boto) eta parte hartze horregatik PSNko zuzendaritzak alderdikideak zoriondu ditu. Nafarroan babes gehien lortu zuen hautagaia Madina izan zen (602 eta %49,12). Perez Tapiasek, berriz, 138 militante nafarren babesa jaso zuen (%11,27). Altsasun Madinak eskuratu zuen boto bat ez beste, gainontzeko guztiak Perez Tapiasek eskuratu zituen.

Berriro
PSNko militanteek aurten berriro beste bozketa batean parte hartuko dute. Nafarroako sozialisten idazkari nagusia aukeratzeko izanen da. Roberto Jimenezen ordezkoa aukeratzeko egutegia ez da zehaztu baina lastailean izan liteke. Orain bezala, hautagaiek militanteen abalak jaso beharko dituzte eta bozketa etorriko da. Ondoren kongresuak aukeraketa berretsiko du.