Suarezen testurako Mutuberriaren ilustrazioak

Guaixe 2014ko uztailaren 18a

Castillo Suarez. Argazkia, Bertsoa.com

Bi sortzaileen lanak biltzen dituen album ilustratua lastailaren 24an aurkeztuko dute, Liburutegien egunean

Castillo Suarezek irabazi zuen Peru Abarka album ilustratuen idazleen ataleko lehiaketa. Epaimahaiaren hitzetan:  “barne-bidaia baten flash itsugarriek osatzen dute Zerua berun, prosaren eta poesiaren artean zangalatraba idatzitako lana”. Altsasuarrak idatzitako lanari irudiak jartzeko ilustratzaileen ataleko lehiaketa abiatu zen gero. 15 proposamen jaso zituen antolakuntzak: “kalitate handiko lan asko izan ditugu, denak oso ezberdinak, harrigarria da testu berdin batetik zelako gauza desberdinak ateratzen dituzten ilustratzialeek”. Proposamenen artean Maite Mutuberriarena aukeratu zuten.