Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Altsasuko Udalak waterpolo jardunaldia antolatu dute gaur, asteartean, 17:00etan, Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan hasiera batean aurreko astean ospatzekoa zen, baina eguraldi hobea egingo zuelakoan astebete atzeratzea erabaki zuten
Kimuek (2004, 2005), haurrek (2002, 2003) eta kadete-jubenilek (1997-2001) parte hartuko dute waterpolo jardunaldian. Horretarako izena eman beharko da Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com). Herri desberdinetako eta adin desberdinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortuz. Eta waterpoloarekin gozatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua.