Gaurtik hasi eta hilaren 29ra bitartean 16 urtetik gorako altsasuarrek festetako kartela zein izanen den aukeratu dezakete. Horretarako euren bozak udalaren web orriaren bidez edo Iortia kultur gunean eman ditzakete. Epaimahaiak aurre aukeraketa egin du eta altsasuarrek bi lanen artean aukeratu beharko dute. Kartel aukeratuaren egileak 600 euroko saria jasoko du. Haurren mailako irabazleak marrazketa materiala eta 60 euro eskuratuko ditu.
Altsasuko Udaleko Kultura sailetik jakinarazi digutenez, haurren mailan 112 lan aurkeztu dira lehiaketara. Helduenean, berriz, 7. Lan horiek guztiak irailaren 1etik 12ra Iortia kultur gunean ikusgai izanen dira, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara.