Altsasu, Europako Kluben Arteko Kopako txapelduna

Guaixe 2014ko uztailaren 24a

Vall d´Hebronen jokatutako final handian, Altsasuko Arrieta eta Peñas Uharte Iruñeko Ioldiren eta Sarasaren gainetik pasa ziren

Asteburuan Europako Kluben Arteko Pilota Kopa jokatu zen Vall D´Hebronen, 36 metroko frontoian. Europako 16 klubek parte hartu zuten txapelketan, buruz burukoan, binakakoan, paletan eta pala motzean.

Binakako eskuzko modalitatean Altsasu taldeko Ioritz Arrieta eta Arkaitz Peñas finalerako sailkatu zen, finalerdian Biarritztarrak taldeko Bernardi eta Agerreri 10-2 eta 10-1 irabazi eta gero.

Igandean jokatutako final handian, Lau Herri-Arcangues taldeko Mendy eta Luro irabaztetik zetozen Uharte Iruñeko Eneko Ioldi eta Joseba Sarasa izan zituzten aurkari. Altsasuarrak jaun eta jabe izan ziren, bi jokoetan irabazi baitzituzten uhartearrak, 3-10 eta 4-10. Hortaz, Sociedad Deportiva Alsasua-Altsasu klubeko Arrieta eta Peñas Europako Kluben Arteko Kopako txapeldunak ditugu. Zorionak!