Akordeoi eta pandero kontzertua Josefina Arregi klinikan

Guaixe 2014ko uztailaren 28a

Enrike eta Amaia, Santa Zezila egun batez Altsasuko kaleetan barna.

Bihar, 11:30ean, Enrike Zelaiak eta Amaia San Miguelek emanen dute emanaldia

Josefina Arregi klinikaren lagunen elkarteak antolatu du biharko akordeoi eta pandero kontzertua. Emanaldiaren bidez sakandarrek klinika ezagutzeko bide bat izatea nahi dute musikariek. Enrike Zelaiak kontzertuarekin bere babesa azaldu nahi izan dio klinikako lagunen elkarteari eta sakandarrak harekin elkarlanean aritu eta bazkide egitera animatu ditu. Amaia San Miguelek, berriz, emanaldiarekin bere esker ona adierazi nahi dio klinikari.