Palestinari elkartasuna azaltzeko deia

Guaixe 2014ko uztailaren 25a

Iturmendin igandean egin zen bilkura.

Bihar, 19:30ean, udaletxe aurrean kontzentrazioa izanen da

Dei horixe egin du Askapena erakunde internazionalistak. Israelek Gazako eremuaren kontrako erasoa salatzea eta palestinarrei elkartasuna adieraztea du helburu biharko kontzentrazioak. Askapenatik adierazi dutenez, “Palestinari elkartasuna adierazteko biderik egokiena boikot, desinbertsio eta zigor kanpaina da, BDS kanpaina”. Israeli arlo ekonomikoan, kulturalean, akademikoan eta instituzionalean boikot egin eta horretan sakontzera deitu du Askapenak, “palestinarrek eskatu bezala”.