Larunbatean Azkoiengo X. Triatloia jokatu da, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria izan den proba. Benjamin mailako gizonezkoetan 50 m igerian, 1,5 km txirrindulan eta 350 m korrikan osatu behar izan zituzten. Trikua taldeko Julen Andueza izan zen irabazlea (7:37). Sakana Triatloi Taldeko Xabier Borrega bere atzetik sartu zen, bigarren postuan, 17 segundora (7:54).