Abortuaren Legearen kontrako film kolektiboa Iruñean

Guaixe 2014ko uztailaren 30a

Helena Taberna Madrilgo manifestazioan.

Gaur, 20:00etan, Golen Baionan, sarrera doan. Helena Taberna zuzendari altsasuarra dago dokumental kolektibo horren sortzaileen artean.

Hilaren 10ean mustu zen estatuan Yo decido. El tren de la libertad dokumental kolektiboa. Ikus-entzunezkoen arloko 80 emakumek ondutako lan hori “lege injustu baten aurkako arma indartsua” izatea nahi dute. Asturiasko emakume taldeek proposatuta, otsailaren 1ean Madrilen Gallardon ministroak proposatutako Abortuaren Legearen kontrako eta egun dagoenaren aldeko manifestazio jendetsua egin zen Madrilen, porque yo decido leloa buru zutela.

Zuzendari, gidoilari, muntatzaileak… guztira 80 emakumek protestaldi horren inguruko dokumentala egitea erabaki zuten, haien artean Helena Taberna zuzendari altsasuarra. Euren ahaleginaren emaitza, 42 minutuko dokumentala, gaur Iruñan izanen da ikusgai.

Informazioa hemen.