Larunbatean 150 bat pertsonek parte hartu zuten Palestinaren aldeko elkartasun kontzentrazioan. Israelek Gazaren kontra martxan duen eraso militarra salatu eta gaitzetsi zuten Askapenako kideek. Internazionalistek palestinar herriak bizi duen egoera eta borroka eurena egin zuten.
Elkarretaratzea despeditu ondoren, Baratzeko bide plazan dagoen olibondoan lore eskaintza egin zuten eta Palestinako bandera jarri zuten. Han dei egin zuten Israelen erasoa salatzeko dinamiketan parte hartzen segitzeko. Aldi berean, Askapenatik adierazi zuten palestinarrei elkartasuna adierazteko biderik egokiena boikot, desinbertsio eta zigor (BDS) kanpaina dela, “haiek halaxe eskatu digutelako”. Boikota arlo ekonomiko, kultural, akademiko eta instituzionalean sakontzeko unea dela nabarmendu zuten.