Naiara Diez saskibaloi jokalari altsasuarra atzera ere saskibaloiko liga gorenean ariko da, Emakumezkoen Ligan. Bere taldea, Gernika Kesb, Emakumezkoen Ligako 2. Mailatik lehen mailara igo zen. Altsasuarrak Gernikan jarraituko du, Gernika-Bizkaia izena hartu duen taldean, eta atzera ere lehen mailan aritzeko aukera izango du Diezek.
Diez Zaragozako Mann-Filter eta Obenasa Navarrarekin aritu zen lehen mailan. Obenasa taldea desagertu zenean, Gernikarekin 2. mailan aritu zen altsasuarra, eta orain talde berean jarraituko du, baina maila gorenean. Liga urriaren 15ean abiatuko du Gernikak, UPV-ren kontrako derbiarekin.