Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak Udako arratsalde dibertigarriak eskaintza prestatu du. 12 urte baino gehiago dituzten gazteei zuzenduta dago. Egun horretan Dantzalekuko igerilekura joaten diren gazteek tirolina batean goitik behera ibili, eskalada aritu eta erorketa askearekin gozatzeko aukera izanen dute. Abentura eskaintza doakoa agorrileko arratsalderako.