Ontzigintzan erabiltzeko basoak nola kudeatzen ziren erakutsiko duen bidea mustutzeko ekitaldia antolatu du Altsasuko Udalak. 18:00etatik aurrerako festa izanen da mustutzea. Mustutze ekitaldian Altsasuko musikariak, dantzariak eta margolariek parte hartuko dutela aurreratu digute Altsasuko Udaleko Kultura Sailetik. Gainera, Cultur programaren barruan, Ane Etxegoienek 21:00etan emanen duen kontzertuarekin elkartuko da mustutze ospakizuna.
Ibilbidea prestatzeko udalak Nafarroako Gobernuaren eta Cederna-Garalurren diru-laguntza jaso du eta Albaola, itsas ondarearen fundazioaren eta Donostia 2016ren laguntza izan ditu. Erakunde horien ordezkaritza espero da mustutze ekitaldian. Alkateak harrera eginen die. Despeditzeko auzatea izanen da.