Basotik Itsasora ibilbide berria atzo mustu zen Altsasuko Dantzalekun. "Sakana Aritzaren Lurra" izenburupenean jarritako azalpen-oholetan argi ikus daiteke Dantzaleku-Usolarraingo haritzak XV-XVI. mendeko untzigintzarako landu zirela. Gaur egun oraindik adibide ederrak daude Altsasuko parajean. Herriko artistek bat egin zuten irekierarekin eta musikaz, dantzaz eta margoz girotu zuten ekitaldia. Iluntzean Ane Etxegoien kontzertua egon zen.