Dantzarien irudi batek iragarriko du Altsasuko festak

Guaixe 2014ko irailaren 2a

Altsasuko Udalak festetako kartel lehiaketa deitu zuen aurtengo ospakizunak iragartzeko. Helduen mailan Helena Santano Ciden Festetako gonak lana aukeratu dute altsasuarrek festa egitarauko azala izateko. Kontrazala, berriz, txikien mailako lehiaketako irabazle Ane Galan Goikoetxearen irudia izanen da. Lehenak 600 euroko saria jaso du Hasier Gonzalez zinegotziaren eskutik. Bigarrenak, berriz, Txartel dendak emandako marrazketa materiala eta 60 euro eskuratu ditu.