Emakumeen Bilguneko ikastaroetarako irakasleak behar dira

Guaixe 2014ko irailaren 4a

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, Emakumeen Bilguneak eskainiko dituen lentzeria, joskintza, zeramika, etxerako konponketak eta eho-ziri ikastaroetarako irakasleak kontratatu nahi ditu. Interesa dutenek hilaren 12ra arteko epea dute euren eskabidea udaletxeko erregistroan aurkezteko. Informazio guztia www.alsasua.net atarian dago.