Altsasuko festetako astelehenean goizetik iluntzera arte parranda ona egiteko egitaraua antolatu dute Altsasuko Mutiko Txikiak peñakoek: diana, hamaiketakoa, poteoa, zikiro bazkaria, kalejira eta beste. Izen-ematea irailaren 9ra arte egin daiteke Vasconia banketxean (40 euro).
40 urte alferrik pasatu ez direnez buru-belarri ari dira Mutiko Txikien peñako kideak urteurren eguna prestatzen. Hala, ospakizunak merezi duelako, puntako txaranga ekarriko dute herrira: Tolosako Incansables musikari alai eta nekaezinak. Bazkaria ere primerakoa agindu dute: zikiro errea.
Urteurrena mimoz prestatu dute eta nahi duen guztiak izena eman dezake. Antolatzaileek azaldu dutenez ez da beharrezkoa Mutiko Txikiak peñako kide izatea. Hori bai, festagiroan egun on pasa pasa nahi duenak asteazkea baino lehen apuntatu beharko da. Izena ematen duten guztiek zapi bat jasoko dute.