Octuber fest altsasuarra

Guaixe 2014ko irailaren 4a

Gaurtik domekara arte, 19:00etatik 24:00etara, garagardo festa Zubeztia plazan.

Altsasuko festen aurreko ezinbesteko hitzordua bihurtu da herritar eta sakandar askorendako Zubiondo elkarteak hainbat erakunderen laguntzaz antolatutako garagardo azoka. Garai honetan alemanian ospatzen den garagardo festen modura, txerri-ukondoz, hainbat espeziadun txerrikiaz, saltxitxez, oilasko-erreez eta abarrez asetzeko aukera izanen da. Jakina Zubeztia plazako karpatik pasatzen direnek garagardo eskaintza zabala jasoko dute.