Ingalaterratik aseta bueltatu da Erkudengo Ama abesbatza

Guaixe 2014ko ira. 8a, 10:00

Agorrilaren lehen astean egin zuten Somerseteko konterrian egonaldian jasotako maitasun eta arretarekin poz-pozik daude Altsasuko abesbatzako kideak. Halseko abesbatzarekin eta Wellingtongo abesbatzarekin emandako kontzertuak “arrakastatsuak eta, batez ere, hunkigarriak” izan ziren.

“Gure folkloreko kantuekiko miresmena adierazi zuten. Maripi Larreak kantatutako bi jotekin harritu ziren eta miretsi zituzten”, esan digute abesbatzatik. Ingalaterrako bi abesbatzek Maitia nun zira eta Agur zaharra kantuak ikasi zituzten, altsasuarrekin batera kantatzeko.