Ikusle asko hurbildu zen atzo Gure Etxea eraikinera, Altsasuko Mugimendu Feministak antolatutako Festa dezagun gaurdanik geroa bideoaren emanaldira. Euskal Herriko hainbat herriko festetan emakumearen parte hartzea aztertzen du ikus-entzunezkoak, tartean, Altsasuko Santa Agedaren berri ere ematen du. Jendeak eman zuen erantzunarekin pozik gelditu ziren antolatzaileak.