Garagardo Azokan gaur egingo duten photocall-ean parte hartzera deitu dute
Altsasuko Feministek eta Bilgune Feministak elkarrekin kanpaina bat abiatu dute festetarako: jai parekideen alde, jantzi betaurreko moreak. Hala, jai eredu patriarkalaren itsutasunetik ateratzeko deia egiten dute eta betaurreko moreak janzteko gonbitea egiten dute gaurko Garagardo Azokan bertan.
Gogoratu nahi dute kaleak, gauak, egunak eta jaiak pertsona guztion gozamenerako direla, horregatik, Altsasu eraso eta hierarkia gabeko gunea bilakatu nahi dute, “askatasunean oinarritutakoa, konpromisoa guztiona delako”. Pertsona guztiak burujabe izatera animatzen dute eta elkarrekin gozatzeko deia egiten dute.