Bi bikote bananduren gazi-gezak antzerki musikalean

Guaixe 2014ko irailaren 5a

Larunbatean, 20:00etan eta 22:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrerak www.iortiakultura.com/eu/ web orrian daude salgai

Altsasuko antzokiak bihar Esta noche no estoy para nadie antzezlanaren emanaldi bikoitza hartuko du. Joan den urteko estatuko komedia musikatu onenaren saria jaso  ondoren iritsiko da Iortiara. 1981ean kokatuta dago bi emakumeren inguruko antzerki musikala. Kontrako izaera duten ama bat eta alaba bat elkarrekin bizitzera behartuta daude, dibortziatu berritan arazo ekonomiko larriak dituztelako.

Gau zoro batean senar ohien bisita jaso ondoren, agerian geratuko dira egiak eta gezurrak, fantasiarik barne-barnekoenak eta barneko desiorik ezkutuenak, gaizki ulertu ikaragarriak sortuko dira, eta barrez eta nahastez beteriko zurrunbilo bat eraginen dute. Eszenografia handian jokatuko dute antzezleek obra, horregatik haren muntaia gaur hasiko da.

Jatorria
Esta noche no estoy para nadie Juan Carlos Rubioren komedia original bat da, 1997an mustu zen, Esperanza Roy protagonista zuela. Garai hartan estatuan eta Amerikan arrakasta handia izan zuen. Oraingoan Rubiok, Raul Gama musikariaren eta Isabel Montero letragilearen laguntzaz, komedia zena antzerki musikal bihurtu du. Horretarako, dozena bat abesti sortu dituzte propio, aktoreak zuzenean kantatzen dituztenak piano-jole baten laguntzaz.

Fitxa
Zuzendaritza: Juan Carlos Rubio.
Aktoreak: Kiti Manver, Gisela, Bruno Squarcia, David Ordinas.