Ukraina ekialdera begira

Guaixe 2014ko irailaren 5a

Donbaseko erresistentziarekin elkartasun komitea aurkeztuko dute gaur gaztetxean. Lungaskeko brigadista madrildarrak presente izanen dira. 

Faxismoaren kontrako karabana antolatu du Italiako Banda Bassoti musika taldeak. Heldu den ostiralean dira Erromatik abiatzekoak. Hilaren 25ean Moskura iritsiko dira, 27an, Rostovera eta 28an Novorossijara. Karabana horri laguntza ekonomikoa emateko eta Ukraina mendebaldeko erresistentziaren berri emateko Altsasuko Gazte Asanbladak elkartasun asteburua antolatu du. 

Gaur, 19:00etan, Euskal Herria-Donbas elkartasun komitearen aurkezpena hartuko du gaztetxeak. Ondoren Asier Blas, EHUko irakasleak eta politologoak, hitzaldia emanen du: nazismoa Ukrainian eta herri erresistentzia Donbassen. Biharko, berriz, gazte asanbladak kontzertuak antolatu ditu. 23:00etatik aurrera Kashbad taldeak arrakala disko berria aurkeztuko du. Tutan come on talde gasteiztarrak osatuko du egitaraua.