Altsasuko zabalguneko Zumalakarregi plaza Intxostia auzoko festaren erdigune bihurtuko da atzera ere. Hirugarren urtez auzokide talde bat arduratu da egitaraua prestatzeaz eta horretarako hainbat babesleren laguntza izan du.
Egitaraua
12:00etan Txupinazoa Zumalakarregi plazan.
12:10ean Altsasuko erraldoi eta buruhandien konpartsa.
Intxostia Txarangarekin kalejira eta herri-poteoa.
12:30ean La Union jubilatu elkarteko abesbatzaren kontzertua.
Puzgarriak skate duen plazan eta Zumalakarregi plazan.
13:15ean Japoniar bonbak.
Nafarroako jotak. Castejongo Jota eskolen elkartea.
14:30ean Herri-bazkaria.
17:00etan Puzgarriak skatea duen plazan eta Zumalakarregi plazan.
18:15ean Hodei Magoa, Zumalakarregin.
19:15ean Felixen globoflexia ikuskizuna, skatea duen plazan.
20:00etan Intxostia Txaranga.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:00etan Kontzertuak: El Desvan eta Goma.
4:00etan Hau pena nik.