Extremadurako eguneko ospakizunak aurreratuta datoz

Guaixe 2014ko irailaren 5a

La Encinak etzirako antolatu du egitaraua

Astelehenean ospatuko da Extremadurako Eguna, Guadalupeko Amaren Eguna ere badena. Hori dela eta, La Encina elkarteak domekarako egitaraua prestatu du. Eguerdian abiatuko da ospakizuna San Juan ermitan eginen den mezarekin. Haren ondoren, kanpo-aldean auzatea izanen da. 15:00etan elkartearen egoitzan anaitasun bazkaria izanen da. Eguna borobiltzeko Iortia kultur gunean antolatu duten Mercedes Cuadrado eta Raices y Brotes-en kontzertuak izanen dira.

Domekako egitarauarekin Altsasuko Extremadurako kultur elkarteak irailerako antolatu ohi duen egitaraua abiaraziko du, festen ondoren segida izanen duena. 14. edizioa da aurtengoa. 

Egitaraua
Irailak 19, ostirala
18:00etan Pregoia: Jon Maia Soria. Sakanako bertsolarien saioa. Iortia kultur gunean.
19:00etan Pedro Peralta eta Perikoren emanaldia Iortia kultur gunean.
21:00etan Auzatea La Encina elkartean.
Irailak 20, larunbata
18:00etan Miguel Angel Gomez Naharro kantariaren emanaldia Iortia kultur gunean.
19:00etan La Union jubilatu elkarteko abesbatzaren kontzertua.
21:00etan Auzatea La Encina elkartean.