Pilota festak segida du Burundan

Guaixe 2014ko irailaren 6a

45. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko 2. finalerdia jokatuko da gaur larunbatean, 22:00etan

Aurreko asteko larunbatean hasi zen Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako 45. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa. Torneo prestigiotsu honek pilotaz gozatzeko aukera ematen die Sakanako pilotazaleei eta puntako afizionatuak lanean ikusteko erakusleiho paregabea da. Aurreko larunbatean lehen finalerdia jokatu zen eta, gaur, larunbatean, bigarren finalerdia izanen da jokoan. Hiru partida jokatuko dira: jubeniletako buruz burukoa, 22 urtez azpiko lau t´erdia eta eliteen mailako binakakoa. Final handia Altsasuko festetan jokatuko da, irailaren 13an. Tartean, 22 urtez azpikoan Joanes Bakaikoa etxarriarrak Larunbe izango du aurkari lau t´erdian.

45. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa. 2. finalerdia
Jubeniletako buruz burukoa: Laso / Olaizola
22 urtez azpiko lau t´erdia: Bakaikoa / Larunbe
Elite mailako binakakoa: Ontsalo-Linzoain / Azpiri-Irusta