45. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa. 2. finalerdiko emaitza
Jubeniletako buruz burukoa: Olaizola 18 / Labaka 5
22 urtez azpiko lau t´erdia: Bakaikoa 18 / Larunbe 11
Elite mailako binakakoa: Ojuel-Linzoain 17 / Azpiri-Irusta 22
Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) antolatutako 45. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoaren bigarren finalerdiak jokatu ziren larunbatean Altsasuko Burunda pilotalekuan. Aldaketak izan ziren, jubeniletan Labaka Lasoren ordez aritu baitzen eta elitean Ojuelek Ontsalo ordezkatu baitzuen.
Jubeniletako buruz burukoarekin hasi zen jaialdia. Olaizolak 18-5 irabazi zion Labakari, 23 minutu iraun zuen partidan. Olaizola indartsu aritu zen eta Gipuzkoako pilotariari erraz gailendu zitzaion. Bigarren lehian lau t´erdian lehiatu ziren 22 urtez azpiko pilotariak. Joanes Bakaikoa etxarriarra Larunberen kontra aritu zen. Nahiz eta partida parez pare hasi, 2-2, 3-3 eta 4-4 berdindu baitzuten, Etxarri Aranazko pilotaria gutxinaka gailentzen hasi zen, 10-4 aurreratuz. Nahiz eta Larunbe zertxobait gerturatu, Bakaikoak 18-11 irabazi zuen, final handirako sailkatuz. Sakez 3 tanto egin zituen etxarriarrak.
Bukatzeko, senior mailako binakakoan Azpiri-Irusta Ojuel-Linzoainen kontra aritu ziren. Partida oso gogorra izan zen. Hasieran Ojuel eta Linzoainek 6 tantoko errenta izatea lortu zuten, baina ez zuten abantaila hori eusten jakin. Azpiri eta Irusta bizkaitarrek bigarren zati ikusgarria egin zuten eta, azkenean, 22-17 irabazi zuten.
Finalean sakandarrak
Final handiak larunbatean, Altsasuko festetan jokatuko dira, 18:00etan, Burunda pilotalekuan. Gazteen mailan Espainal eta Olaizola lehiatuko dira, buruz buru; 22 urtez azpikoan Errandonea eta Bakaikoa etxarriarraren lehia ikusgarria espero da, lau t´erdian; eta senior mailan Elezkano I.ak eta Gorriti uhartearrak Azpiri eta Irusta izanen dituzte aurkari.