Jabi Moreno seigarrena X. Usurbe Igoeran

Guaixe 2014ko irailaren 10a

Javi Moreno, aurreko lasterketa batean.

Oier Ariznabarretak irabazi zuen proba

Igandean X. Usurbe igoera jokatu zen Beasainen, 4,7 km-ko proba. 84 korrikalari heldu ziren helmugara eta Oier Ariznabarreta izan zen azkarrena (20:44). Jabi Moreno korrikalari altsasuarra izan zen lehen sakandarra, helmugara 6. postuan heldu eta gero (23:59).

Sakandarrak X. Usurbe Igoeran (4,7 km)
1.Oier Ariznabarreta: 20:44
6.Jabi Moreno: 23:59
17.Fidel Jimenez: 26:21
19.Patxi Cano: 26:32
25.Julen Paniagua: 27:40
43.Iban Gonzalez: 29:30
54.Borja Gonzalez: 30:59