Gipuzkoako hiriburua artearen bidez ikusteko gonbitea luzatu du Donostiako Arteko galeriak. 24 artistek, tartean Dora Salazar altsasuarrak, hiriari buruzko euren ikuspegia ematen dute, erakusketa arte garaikidetik Donostiari egindako omenaldia bihurtuz. Erakusketan altsasuarraren Equitativa lana dago ikusgai. Paper gainean argazkilaritza eta margoa nahastuz egindako koadro laukiluzea da. Erakusketa agorrilaren 22an mustu zen eta lastailaren 18ra arte izanen da ikusgai.