Luxuxko pilota partida Altsasun

Guaixe 2014ko irailaren 16a

Hiru pilotari sakandarrak arituko dira lehian. Argazkian ageri den Xalaren ordez, Irujo.

Irujo-Zubieta vs Ezkurdia-Zabaleta asteartean Burundan, 18:00etan

Aspek jaialdi zoragarria prestatu du Altsasuko festetarako. Jaialdia asteartean izanen da, irailaren 16an, 18:00etan, Burunda pilotalekuan. Jaka-Pascual eta Altuna III.a-Urruzola pilotarien arteko lehiak zabalduko du partida, eta partida nagusian puntan dabiltzan hiru pilotari sakandarrak lanean ikusteko aukera izango dugu, Irujo lagun dutela. Kasu honetan Zubietarekin ariko da Irujo, Ezkurdiaren eta Zabaletaren kontra aritzeko. Lehia lehiatu eta entretenigarria espero da. Zein sakandar izango da garaile? Asteartean, Burundan.

Sarrerak
Kantxako sarrerak 30 euroko prezioa du, eta harmailakoak 15 eurokoa. Erreserbak ondoko telefonoan egin daitezke: 667 487 273 (Isabel). Txarteldegia asteartean zabalduko da, partidaren egunean, 16:00etatik aurrera.