Sei edukiontzi erre ziren

Guaixe 2014ko irailaren 16a

Edukiontzi erre bat Arbizuko hondakindegian bilduta.

Aldamenean aparkatuta zeuden bi autori kalteak sortu zizkieten.

Ostegun goizaldean, 2:00ak eta 3:30 bitartean, Altsasun bost edukiontzik su hartu zuten Solana, Auzobide, Andia eta Gipuzkoa kaleetan. Azken karrika horretan, su garrek bi autori kalte handiak eragin zizkieten, bai kanpoko aldean, bai barrualdean. Foruzaingoak eta Guardia Civilak ikerketa zabaldu dute. Haien susmoa da propio su eman zietela eta sugilea(k) batetik bestera joan z(ir)ela.