Atxilotua bikotekide ohiaren argazki intimoak sare sozial batean zabaltzeagatik

Guaixe 2014ko irailaren 18a

Sekretuak agerraraztea eta egoera zibilaren usurpazioa egozten diote.

Asteartean Foruzaingoak 40 urteko gizon altsasuar bat atxilotu zuen. Bere bikote kide ohiaren argazki intimoak sare sozial batean publikatu izana leporatzen diote. Emakumea baten salaketaren ondoren etorri da salaketa. Hark foruzainei jakinarazi zien senar-ohiak tratu txarrak eman zizkiola etxean. Aldi berean, zuzen susmo baten berri ere eman zien: senar-oihak bere argazkiak sare sozial baten bidez zabaldu ote zituen.

Foruzainek argazkiak publikatu zituen gailu elektronikoaren IP helbidea arakatu zuen. Irudiak zabaltzeko erabiltzaile profila sortzeko erabili ziren e-posta helbideak ere eskuratu zituen. Hala, iritsi ziren senar-oiharengana. Foruzaingoak Iruñeko 2. instrukzio epaitegia eta emakumeekiko indarkeriaren kontrako 1. epaitegia jakinaren gainean jarri ditu. Gizona dagoeneko aske dago.