Festak despeditu ondoren, udazkenerako Altsasuko Kultura Sailak antolatu dituen emanaldietarako sarrerak salgai jarriko ditu astelehenean. Izen handiko euskal eta estatuko artistak pasako dira udazkenean Iortia kultur gunetik. Azken horiek ministerioko Platea programari esker iritsiko dira Altsasura.
Aurreko urtean bezala, Altsasuko Kultura Sailak zenbait bonu atera ditu, emanaldietarako sarrera merkeago izateko. Hala, Rafael Alvarez El Brujoren, Tricicleren eta Suripanta Teatroren emanaldietako sarrera eta zinemarako sarrera bat dituen bonua 42 eurotan eskuratu daiteke. Familiarteko emanaldietarako ere izanen dira udazkenean. Lastaileko lau film ikusteko sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke.
Zinema
Iortiako zinema sasoia ferien ondoren hasiko da, lastailaren 24an.Ohiko sarrerak 5 euro balioko ditu helduendako, 3 haurrendako. Baina bonuak ere izanen dira. 8 sarrerako bonuak 30 euro balio ditu (bi hilabeteko iraupena, gehienez bi sarrera filmeko). 5 sarrerako txartelak 20 euro balio ditu (hilabeteko iraupena, gehienez bi sarrera filmeko). Azkenik, 3 sarrerako txartela dago 12 euroren truke (hilabeteko iraupena, pertsonala). Horretaz aparte, Altsasuko Kultura Sailak ikasle eta langabetuei zinema sarreretan %20ko deskontua egiten die.