Altsasuko La Encina Extremadurako kultur elkarteak XIV kultur jardunaldiak antolatu ditu. Extremadurako egunaren kontura ospakizunak antolatu zituen La Encinak eta haiei segida emanen die asteburuko egitarauak. Hasierako pregoia Jon Maia bertsolariak eginen du. Baina haren aurretik Altsasuko bertso eskolako kideak ariko dira. Bertso bana edo birekin sarrera eginen diote. Boskote bat dabil bertso eskolan eta atzo erabaki behar zuten zeinek kantatuko duen jendaurrean.
Egitaraua
Irailak 19, ostirala
18:00etan Pregoia: Jon Maia Soria. Sakanako bertsolarien saioa. Iortia kultur gunean.
19:00etan Pedro Peralta eta Perikoren emanaldia Iortia kultur gunean.
21:00etan Auzatea La Encina elkartean.
Irailak 20, larunbata
18:00etan Miguel Angel Gomez Naharro kantariaren emanaldia Iortia kultur gunean.
19:00etan La Union jubilatu elkarteko abesbatzaren kontzertua.
21:00etan Auzatea La Encina elkartean.