Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Altsasuko festetan Foruzaingoak hiru salaketa penal jaso ditu: bata lapurretagatik eta beste biak lesioengatik. Bestalde, foruzainek 26 ibilgailu eta haietan zihoazen 59 pertsonak kontrolatu zituzten. Aurreko urteetan bezala, foruzainek patruila lanak egin dituzte jende asko biltzen zen tokitan, lapurretak, droga salmenta edota sexu-erasoak saihesteko asmoz. Egiteko horretan kalez jantzitako polizien laguntza izan dute.
Altsasuko festetan, bestalde, Foruzaingoak 18 denuntzia administratibo jarri ditu: zortzi estupefazienteak izateagatik; zazpi trafikoa eta bide segurtasunarekin lotuak (bat alkoholemiarekin); arma araudiari lotutako bi salaketa eta ordena publikoa nahasteagatik bat. Horretaz aparte, foruzainek lesioak sortu ditzaketen eta salgai zeuden jostailuen jarraipena egin dute. Horren ondorioz, 41 laser-puntero, 11 tirabike eta simulatutako lau pistola hartu ditu.