Maiatzean udaletako eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak izanen dira. Geroa Bai koalizioa hasi da hautagaitzak prestatzen. Ostiralean despeditu zen parlamentuko zerrendako buru izateko hautagaiak aurkezteko epea eta Uxue Barkos izan zen bakarra. Bere hautagaitza babestu zuten herri-guneen artean Altsasukoa dago. Bestalde, Altsasuko herrigunea udaleko zerrenda prestatzen hasia dela jakinarazi du.