Europako hauteskundeetako emaitza onen ondoren, herrialde eta herri mailako antolaketari ekin dio Podemos-Ahal Dugu. Politika egiteko eta antolatzeko era berri bat sortu asmoz, han-hemenka gorpuzten ari da bere antolaketa indar politiko berria. Herri eta auzoetan zirkulu izena duten taldeetan antolatzen ari da. Bakoitza autonomoa da. Haietako bat Altsasun eratu da. Nafarroan herrialde mailako egitura antolatzea eta haren eskumenak zehaztea falta zaio oraingoz Podemos-Ahal Duguri. Azaroan edo karguak aukeratuko dituzte.