Hainbat herritarrek antolakunde berriagatik interesa azaldu ondoren sortu da Altsasu Podemos-Ahal Dugu-ren zirkulua, gaur aurkeztuko dena. Jaio berri den erakundeak Altsasun dituen erronkak antolakuntza eta udal hauteskundeak izanen direla aurreratu du: “botere politikoko borondate eta gaitasuna duen gehiengo berri bat eratu eta osatzeko”.
Erakunde politiko berriaren antolakuntza ereduaz argibideak eman nahi dituzte: “antolakuntzako oinarrizko unitatea zirkulua da”. Altsasu herri handia izatean zirkulu bat baino gehiago sortu daitezke. Zirkuluetako kide guztiek Herri Batzarra osatuko dute eta erabakitzeko gaitasuna duen organoa izanen du. Hiri Kontseilua eta bozeramailea aukeratuko dute ere.
Egituratzeari buruz, azaldu dutenez: “era demokratikoan antolatzen gara, eztabaida sustatzen dugu, eta antolakuntzaren erabakiak kideen parte hartze ireki, errespetuzko eta zuzenaren bidez hartzen dira. Denek dugu ahotserako eta botorako eskubidea”.
Sare sozialetan
Twitter: @PodemosAltsasu
Facebook: Podemos Altsasu Ahal dugu