Guardia Civilak “terrorismoa goratzeagatik” zitazioak banatu ditu

Guaixe 2014ko irailaren 25a

Bihar goizean hiru altsasuarrek Iruñeko auzitegira joan beharko dute. Atzo, 23:00etan, euren etxean jaso zuten zitazioa Guardia Civilen eskutik. “Terrorismoa goratzea” leporatzen zaiela dakite hiruek, baina ez dakite zein gertaeragatik zitazioan ez baita adierazten. Oraingoz herritar gehiago deitu ote dituzten ere ez dakite.