Udalaren eskaintzan plaza libreak

Guaixe 2014ko irailaren 25a

Altsasuko Udalak jarduera eskaintza zabala egin du eta jakinarazi duenez, oraindik plaza libreak daude. Gazterian, sukaldaritza, jokoaren pedagogia eta ingurumen hezkuntzan. Emakumendako autodefentsa, heltzeko plazera eta autoezagutza eta garapen pertsonala tailerretan. Antzerki tailerrean ere plazak badaude. Zelandi kiroldegian eta ludotekan ere badaude plazak.